XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munta ezazu ondorengo zirkuitua; honek motore baten biraketaren norantza adieraziko digu.

Errelea

Elektroiman baten bidez eragiten zaion etengailua da errelea.

Bi zirkuitu izaten ditu:

- Lehenengoaren funtzioa oinarrian bobina bat daukan zirkuitu elektromagnetiko baten bitartez etengailua maneiatzea da.

- Bigarrena zirkuitu independiente bat da, bi konexio dituena; konexio horiek itxita edo zabalik geratuko dira elektroiman baten eraginez.

Konexioak itxi edo zabaltzean, beste zirkuitu bat ere itxi edo zabaldu egingo da.

Erreleak batera zirkuitu bat baino gehiago kontrolatzen dituenean, kontaktore izena hartzen du.

Gaur egun transistorea errelearen lekua hartzen ari da, antzeko lana egiten baitu: kolektorea eta oinarriaren artean korronte bat aplikatzen badugu (maniobra-zirkuitua), transistorea polarizatu eta intentsitate altuko zirkuitu bat ezartzen du kolektorea eta igorlearen artean (indar-zirkuitua).

Errelea; zirkuitu independenteen terminalak; bobina; zirkuitu elektromagnetikoaren terminalak